Eusko Jaurlaritzak 2021ko urtarrilaren 25ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako neurri berriak ikusita adostu zen eskolan zein kirol federatuan egiten dugun jarduera bertan behera utzi behar genuela, gutxienez dekretua berriro berrikusten zen momentu arte.
Bestalde, Arabako Saskibaloi Federazioak lehiaketa berriro ere eten egiten du momentuz, eskoletako zein federatuetako kategorietan (teorian otsailaren 24ean hasteko planteamendua zegoen).
Datozen 15 egunetan ezin izango dugunez gizarte etxeetan entrenatu, Elkartetik harremanetan jarri gara Udaltzainekin eta kirol taldeak banaka entrenatzeko baimena dutenez, musukoarekin eta beti 4 laguneko taldeak gainditu gabe erabaki dugu entrenamenduak kaleko saskibaloi kantxetan aurrera eramatea.
Gasteizko lehen kluba garenez horrelako entremenduak aurrera eramaten argi utzi nahi dugu zeintzuk izango diren jarraituko ditugun pautak eta protokoloak:
-
- Musukoa DERRIGORREZKOA izango da edozein momentuan, bai entrenatzaileek bai jokalariek MUSUKO KIRURJIKOA eraman beharko dute.
- Jokalari bakoitzak bere baloia izango du eta ezin izango du beste inoren baloia ukitu.
- Entremendua hasi baino lehen jokalariaren tenperatura hartuko dute entrenatzaileek eta jokalariren bat 37ΒΊ baino gehiago ematen badu etxera joan beharko da.
- Entrenamendua hasi baino lehen eta ariketaz aldatzen den momentu guztietan gel hidroalkoholikoa bota beharko du jokalari bakoitzak.
- Etxeratze agindua 22:00etan ezarrita dagoenez entrenamendu saioak askoz jota 21:00etan bukatu behar dute.
AD ERDIZKA LAKUA.
ENTRENAMENDUEN-BUELTA-11_02_2021Descarga
No responses yet